Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 9a

Goizean ostarte politak izango dira. Eguerdian zerua estali egingo da eta arratsaldean zaparradaren bat edo beste botako du, ekaitzen bat baztertu gabe.

Hala ere, gauerako atertu egingo du. Hego-mendebaldeko haize zakarraren eraginpean jarraituko dugu, nahiz eta, arratsaldean zertxobait mendebaldu. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute, 16-18ºC-tan joaz goia.

Ostirala, martxoak 10

Giro atsegina. Egun osoan erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina ateri eutsiko dio eta giro lasai eta atsegina izango dugu. Hego-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina indarra galduko du. Tenperaturak igo egingo dira, 19-21ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!