Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 8a

Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta ateri eutsiko dio. Arratsaldean zehar ordea zerua ilunago agertuko da eta arratsalde erditik aurrera zaparrada txikiren bat edo beste izango da.

Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturek are gehiago egingo dute gora, 18-20ºC-tan joaz goia.

Osteguna, martxoak 9

Giro nahasia. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldean fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua ilun agertuko da eta zaparradaren bat edo beste botako du. Hala ere, gauerako atertu egingo du. Hego-mendebaldeko haize zakarraren eraginpean jarraituko dugu, nahiz eta, arratsaldean zertxobait mendebaldu. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute, 16-18ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!