Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 7a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko egongo da zeruan, baina orokorrean ezta euririk espero. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan euri zaparrada batzuk izango dira, baina arratsalde erditik aurrera atertu egingo du.

Hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da goizean, eguerditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperaturak igo eta 15-16ºC-tan joko dute goia.

Asteazkena, martxoak 8

Antzeko giroa. Goizean hodeiak oso ugariak izanagatik orokorrean nahiko ateri eutsiko dio. Arratsaldean zehar ordea zerua ilunago agertuko da eta arratsalde erditik aurrera zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturek are gehiago egingo dute gora, 17-18ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!