Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 5a

Goizean hodei gutxi batzuk agertuko badira ere, goiz erditik aurrera desagertzeko joera izango dute eta azken orduak arte nahiko giro eguzkitsua eta atsegina izango dugu.

Azken orduetan hodeiak ugarituko dira. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 12-13 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina hodeiak orokorrean nagusi izango dira, egunaren erdiko orduetan euri pixka bat egitea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 12-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!