Argitzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 4a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta euri tantaren bat edo beste izango da. Eguerdirako ordea erabat ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira.

Ipar-haizea gailenduko da, baina tenperaturak gora egingo du, 9-11 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodei gutxi batzuk agertuko badira ere, goiz erditik aurrera desagertzeko joera izango dute eta azken orduak arte nahiko giro eguzkitsua eta atsegina izango dugu. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 12-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!