Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 3a

Egun osoan zehar berriz ere hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko digute, bereziki egunaren lehen zatian, non orduan mardulago botako dezakeen.

Arratsaldean euri gutxiago izango da. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko mantenduko da, 6-8 graduan joaz goia. Elur-maila 800 metroan kokatuko da.

Argitzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta euri tantaren bat edo beste izango da. Eguerdirako ordea erabat ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haizea gailenduko da, baina tenperaturak gora egingo du, 9-11 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!