Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 2a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute, bereziki eguerditik aurrera.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak zertxobait igoko dira, 5-7ºC-tan joaz goia. Elur-mailak ere gora egingo du eta 500-600 metrotan kokatuko da goizean, arratsaldean 700-800 metrotara igoko delarik.

Ostirala, martxoak 3

Antzeko giroa. Egun osoan zehar berriz ere hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko digute, bereziki egunaren bigarren zatian, non orduan mardulago botako dezakeen. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak antzeko mantenduko dira, 5-7ºC-tan joaz goia. Elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!