Giro argiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 1a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta zaparrada txikiren bat edo beste izango da, non elur modura izango den 100-200 metrotik gora.

Eguerdirako, ordea, atertu egingo du eta arratsaldean zehar ostarte batzuk irekiko dira. Ipar-haizeak jarraipena izango du, baina indarra galduko du. Tenperaturak igo egingo dira, 3-6ºC-tan joaz goia.

Osteguna, martxoak 2

Giro motela. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri txiki pixka bat utziko dute, bereziki eguerditik aurrera. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak zertxobait igoko dira, 5-7ºC-tan joaz goia. Elur-mailak ere gora egingo du eta 500-600 metrotan kokatuko da goizean, arratsaldean 700-800 metrotara igoko delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!