Negu giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 28a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek zaparrada txiki batzuk utziko dizkigute, bereziki egunaren lehen zatian.

Elur-maila goizaldean 100 metroren inguruan ibiliko da eta ondoren 200-300 metrotara igoko da. Ipar-haize fina ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 1-4ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, martxoak 1

Giro argiagoa. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta zaparrada txikiren bat edo beste izango da, non elur modura izango den 200-300 metrotik gora. Eguerdirako ordea atertu egingo du eta arratsaldean zehar ostarte batzuk irekiko dira. Ipar-haizeak jarraipena izango du, baina indarra galduko du. Tenperaturak igo egingo dira, 3-6ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!