Giro motela eta hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 26a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du, non elur modura izango den 500-600 metrotik gora. Arratsaldean hodeiak nagusi izanagatik, nahiko ateri egongo da, nahiz eta, ez den baztertu behar zaparrada isolaturen bat.

Ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 5-7 graduan joaz goia.

Giro oso hotza izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek eguerditik aurrera prezipitazio pixka bat utziko dute, non elur modura izango den Tolosaldeko ia txoko guztietan. Hala ere, zuritzekotan huskeria izango da. Ipar/ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 3-5 graduan joaz goia.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!