Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 25a

Goizean ostarte zabalak izango dira zeruan eta giro eder batez gozatu ahalko dugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, zerua estali samarrik geratuko delarik azken orduetan, gau erditik gertu euri pixka bat egitea baztertu gabe.

Haizeak egunaren gehienean aldakor joko du, baina azken orduetan ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak igo eta 11-12 graduan joko dute goia. 

Giro motela eta hotza izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du, non elur modura izango den 500-600 metrotik gora. Arratsaldean hodeiak nagusi izanagatik, nahiko ateri egongo da, nahiz eta, ez den baztertu behar zaparrada isolaturen bat. Ipar-ekialdeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 5-7 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!