Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 24a

Egunsentian oraindik hodei dezente izango da eta euri tantaren bat edo beste izango da, non elur modura izango den 500 metrotik gora.

Goizeko lehen orduetarako ordea ateri egongo da eta ostarteak irekiko dira, arratsalde partean giro polita nagusituko delarik. Hego-haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 10-11 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak izango dira zeruan eta giro eder batez gozatu ahalko dugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, zerua estali samarrik geratuko delarik azken orduetan, gau erditik gertu euri pixka bat egitea baztertu gabe. Haizeak egunaren gehienean aldakor joko du, baina azken orduetan ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura igo eta 11-12 graduan joko du goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!