Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 22a

Goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euritarako joera izango du eguraldiak. Tarteka zaparrada mardulak botako ditu, non ugariago egingo duen egunaren bigarren zatian eta, batez ere, gauean.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak ez dira 12-14ºC-tatik pasako. Azken orduetan elur maila 1200 metrotan kokatuko da.

Osteguna, otsailak 23

Negu giroa. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta zaparrada giroa izango dugu. Zaparradak egun osoz botako ditu, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehen zatian, non orduan ekaitzak ere jo dezakeen. Ipar-haize bizia ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 6-8ºC-tan joaz goia. Elur-maila goizean 700-800 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean 500 metrotara jaitsiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!