Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 21a

Egun osoan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non hodeiak ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian, orduan euri zaparradaren bat edo beste botatzea baztertu gabe.

Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 17-18ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, otsailak 22

Giro kaxkarra. Goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euritarako joera izango du eguraldiak. Tarteka zaparrada mardulak botako ditu, non ugariago egingo duen egunaren bigarren zatian eta, batez ere, gauean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak ez dira 12-13ºC-tatik pasako. Azken orduetan elur maila 1200 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!