Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 19a

Goizean zehar hodeiek zerua estaliko dute eta egun osoan zehar horrelaxe mantenduko da. Ez da baztertzen uneren batean hodei hauek euri tantaren bat uztea, euri langar modura, baina huskeria izango da eta orokorrean ateri egongo da.

Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 13-15ºC-tan joaz goia.

Astelehena, otsailak 20

Giro ederra berriz ere. Goiz partean hodei baxuren bat edo beste agertuko bada ere, ostarte zabalak izango dira nagusi. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 17-18ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!