Giro eder eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 18a

Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko dugun, bereziki arratsalde partean.

Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du; arratsaldean aldiz ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak beste pixka bat igoko dira, 17-18ºC-tan joaz goia.

Igandea, otsailak 19

Giro motelagoa. Goizean zehar hodeiek zerua estaliko dute eta egun osoan zehar horrelaxe mantenduko da. Ez da baztertzen uneren batean hodei hauek euri tantaren bat uztea, euri langar modura, baina huskeria izango da eta orokorrean ateri egongo da. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 14-15ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!