Beste egun eder bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 17a

Egun osoan zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu eta beste egun batez jarraian eguraldi eguzkitsua izango da nagusi.

Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik joko du. Tenperaturak igo egingo dira, 15-17ºC-tan joaz goia.

Larunbata, otsailak 18

Giro eder eta epela. Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko dugun, bereziki arratsalde partean. Haizeak goizean hego-ekialdetik ahul joko du; arratsaldean aldiz ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak beste pixka bat igoko dira, 16-18ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!