Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 16a

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte zeruan urdina nagusituko da eta, nahiz eta, uneren batean hodeiren bat ikusi, eguraldi eguzkitsua izango da nagusi.

Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik orokorrean ahul. Tenperaturak antzeko edo zertxobait beherago kokatuko dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Ostirala, otsailak 17

Beste egun eder bat. Egun osoan zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodei batzuk agertu eta beste egun batez jarraian eguraldi eguzkitsua izango da nagusi. Goizean hego-ekialdeko haizea izango dugu, arratsaldean aldiz ipar-ekialdekoa. Tenperaturak igo egingo dira, 15-17ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!