Beste egun lasai bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 15a

Goizean hodeiren bat agertuko bada ere, ostarteak zabalak izango dira eta giro ederra izango da. Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-hodeiren bat ikusi.

Hego-haizeak joko du, baina indarra galduko du. Tenperaturetan aldaketarik ez, non 15-16ºC-tan joko duten goia.

Osteguna, otsailak 16

Giro ederra. Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte zeruan urdina nagusituko da eta, nahiz eta, uneren batean hodeiren bat ikusi, eguraldi eguzkitsua izango da nagusi. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik orokorrean ahul. Tenperaturak koska bat igoko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!