Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 14a

Aurreko egunekin alderatuta, zeruan goi-mailako hodei gehiago ikusiko da, tarteka zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Hala ere, giro eguzkitsuak jarraipena izango du.

Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, non bolada zakarrak utziko dituen mendi inguruetan. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, otsailak 15

Beste egun lasai bat. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsua izango da. Hego-haizeak joko du, baina indarra galduko du. Tenperaturetan aldaketarik ez, non 15-16ºC-tan joko duten goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!