Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 12a

Berriz ere goiza hotz izango da, nahiz eta, tenperatura minimoak zertxobait epelagoak izan.

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goiz erdirako jasoko du eta ondoren giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, arratsalde partean goi-hodei batzuk ikusi. Hego, hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura igo egingo da, 14-16 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goiza hotza izango da, baina behe-lainoa ez da hain iraunkorra izango eta goizean goizetik zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!