Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 11

Goiz oso hotz baten ostean, berriz ere behe-lainoa agertuko da, trinko samarra izango delarik.

Hala ere, goiz erdi edo eguerdirako jasoko du eta ondoren zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Hego, hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 12-14 graduan joko duelarik goia. Gauean berriz ere dezente hoztuko du.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere goiza hotz izango da, nahiz eta, tenperatura minimoak zertxobait epelagoak izan. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina goiz erdirako jasoko du eta ondoren giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, arratsalde partean goi-hodei batzuk ikusi. Hego, hego-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura igo egingo da, 14-16 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!