Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 10a

Goizean behe-laino trinko samarra agertuko da, baina behin hura jaso ostean zeruan ia ez dugu hodeirik ikusiko eta giro eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da.

Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 10-12 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro ederra izango dugu bihar. Goiz oso hotz baten ostean, berriz ere behe-lainoa agertuko da, trinko xamarra izango delarik. Hala ere, goiz erdi edo eguerdirako jasoko du eta ondoren zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Hego, hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 12-14 graduan joko duelarik goia. Gauean berriz ere dezente hoztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!