Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 5a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, hodeiak trinkoagoak izango direlarik egunaren lehen zatian, uneren batean euri tantaren bat edo beste botatzea baztertu gabe.

Hala ere, orokorrean ateri xamar egongo da eta giro lasaia izango da. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 8-9 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodeiak izango dira nagusi, baina orduek aurrera egin ahala jasotzen joango da eta eguerditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da. Beste egun batez ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura antzeko edo zertxobait beherago kokatuko da, 7-9 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!