Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 4a

Goizean zeruan urdina nagusituko da eta giro ederra izango da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du.

Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, orokorrean ahul ibiliko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik izango eta 10-12 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

Giro motelagoa izango dugu. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, hodeiak trinkoagoak izango direlarik egunaren lehen zatian, uneren batean euri tantaren bat edo beste botatzea baztertu gabe. Hala ere, orokorrean ateri xamar egongo da eta giro lasaia izango da. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 8-9 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!