Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 3a

Goiz oso hotz baten ostean eta behe-lainoa jaso ostean, egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, une batzuetan behe-hodeiren bat edo beste ikusi, gehienbat arratsaldean.

Haizea aldakor ibiliko da, beti ere ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura pixka bat gehiago igoko da, 10-12 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean zeruan urdina nagusituko da eta giro ederra izango da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, orokorrean ahul ibiliko delarik. Tenperaturan ez da aldaketarik izango eta 10-12 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!