Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 2a

Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira. Egunaren erdiko orduetan giro eguzkitsua izango dugu, baina arratsalde erditik aurrera hodei batzuk agertuko dira berriz ere, bestelako ondoriorik gabe.

Eki,ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak antzeko edo zertxobait gorago kokatuko dira, 9-11ºC-tan joaz goia.

Ostirala, otsailak 3

Giro eguzkitsua. Goiz oso hotz baten ostean, egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, une batzuetan goi-mailako hodei batzuk eta tarteka behe-hodeiren bat edo beste ikusi. Haizea aldakor ibiliko da, beti ere ekialdeko ukitu batekin. Tenperaturak pixka bat gehiago igoko dira, 10-12ºC-tan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!