Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko otsailaren 1a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, baina hodei hauek trinkoagoak izango dira goizean, non orduan zaparrada txiki batzuk izango diren.

Arratsaldean pixkanaka atertzera egingo du eta azken orduetan ostarte txikiren bat agertuko da. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak pixka bat igoko dira, 8-10ºC-tan joaz goia.

Osteguna, otsailak 2

Giro lasaia. Goizean eta arratsalde erdi arte, hodeiak nagusi izango dira zeruan, baina ateri egongo da eta tarteka ostarte txiki batzuk agertuko direnez, nahiko eguraldi atsegina izango da. Azken orduetan ostarte zabalak nagusituko dira. Eki/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak antzeko edo zertxobait gorago kokatuko dira, 9-11ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!