Eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 31

Goizeko lehen orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko badira ere, goizak aurrera egin ahala hodeiak nagusituko dira eta eguerdirako zerua estalirik geratuko da.

Arratsaldean zehar euri pixka bat ere izango dugu. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak igo egingo dira, 7-9ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, otsailak 1

Antzeko giroa. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, baina hodei hauek trinkoagoak izango dira goizean, non orduan tarteka tantaren bat edo beste utziko duten. Arratsaldean bustitzea zail izango da eta ostarte txikiren bat agertuko da. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturek goraka jarraituko dute, 9-11ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!