Giro lasaiagoa, baina hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 29a

Berriz ere egun osoan hodeiak nagusi izango dira. Goizean oraindik, une batzuetan euri pixka bat izango da, baina oso gutxi.

Eguerditik aurrera atertu egingo du eta egunaren bigarren zatian giroa lehorragoa izango da. Ipar-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 3-6 graduan joaz goia. Botatzen duena 300 metrotik gora izango da elurretan, beherago egitea baztertu gabe.

Giro motela izango dugu bihar.  Beste egun batez jarraian zeruan hodeiak nagusituko dira, non eguerdi aldera tantaren bat edo beste botatzea ez den baztertzen. Hala ere, oso gutxi botako du. Ipar-haizea nagusituko da, bolada biziekin eta tenperaturak gora egingo du, 5-8 graduan joaz goia. Elur-maila 600-700 metroan kokatuko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!