Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 28a

Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek tarteka zaparrada txiki batzuk utziko dizkigute.

Zaparradak ugariagoak izango dira eguerditik aurrera, non une batzuetan mardulago egingo duen. Ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperatura jaitsiko da eta ez da 2-5 gradutik pasako. Elur-maila 300 metrotan kokatuko da, uneren batean beherago egitea baztertu gabe. 

Giro lasaiagoa, baina hotza izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan hodeiak nagusi izango dira. Goizean oraindik, une batzuetan euri pixka bat izango da, baina oso gutxi. Eguerditik aurrera atertu egingo du eta egunaren bigarren zatian giroa lehorragoa izango da. Ipar-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 3-6 graduan joaz goia. Botatzen duena 300 metrotik gora izango da elurretan, beherago egitea baztertu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!