Giro bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 27a

Egun osoan zeruan hodeiak nagusituko dira eta euritarako joera izango du eguraldiak.

Zaparradak egun osoan botako ditu, baina ez dira zaparrada indartsuak izango eta gehiago botako du goizeko lehen orduetan eta arratsaldean. Ipar-haize bizia ibiliko zaigu eta tenperaturak behera egingo du, 4-7 graduan joaz goia. Elur-maila goizean 400


Giro hotza izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek tarteka zaparrada txiki batzuk utziko dizkigute. Zaparradak ugariagoak izango dira eguerditik aurrera, non une batzuetan mardulago egingo duen. Ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperatura jaitsiko da eta ez da 2-5 gradutik pasako. Elur-maila 300 metrotan kokatuko da, uneren batean beherago egitea baztertu gabe. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!