Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 25a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi atsegina izango da. Eguerdirako ordea, zeruan hodeiak nagusituko dira eta arratsaldean euri zaparrada txiki batzuk izango dira.

Elur-maila 600-700 metrotan kokatuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak koska pare bat igoko dira, 5-8ºC-tan joaz goia.

Osteguna, urtarrilak 26

Giro kaxkarra. Egun osoan zehar hodeiak izango dira nagusi eta euri zaparradak izango ditugu. Euri gehien eguerdian eta arratsalde erdi arte izango da, non tarteka gogotik botako duen. Goizean eta azken orduetan euri gutxiago izango da. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdera egingo duelarik. Tenperaturak antzeko mantenduko dira 5-8ºC-tan joaz goia. Elur-maila 600-700 metrotan kokatuko da, baina gauean 400 metrotara jaitsiko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!