Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 24a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta tarteka zertxobait bustiko du. Hala ere, prezipitazioa eskasa izango da. Botatzen duena 300-500 metrotik gora elurretan izango da.

Arratsaldean atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ostarte batzuk ere irekiko dira. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 3-6ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, urtarrilak 25

Giro aldakorra. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi atsegina izango da. Eguerdirako ordea, zeruan hodeiak nagusituko dira eta arratsaldean euri zaparrada txiki batzuk izango dira. Elur-maila 600-700 metrotan kokatuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak koska pare bat igoko dira, 5-8ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!