Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 22a

Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, orokorrean ostarteak ugariagoak izango direlarik eta giro polita eta atsegina izango dugu.

Ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta gainera bizitu egingo da. Goietan aire hotzagoa sartuko denez tenperatura jaitsi egingo da eta nekez gaindituko dira 3-6 graduak egunaren erdiko orduetan.

Giro lasaia izango dugu bihar. Aurreko egunekin alderatuta hodeiak ugariagoak izango dira, baina ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango dugu. Ipar-ekialdeko haizeak joko du beste behin eta tenperaturan aldaketa gutxi izango da, 4-7 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!