Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 21a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak ugariagoak izango direnez, eguraldi polita izango dugu.

Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, uneren batean tantaren bat edo beste botatzea baztertu gabe. Ipar, ipar-ekialdeko haizea ahul ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 5-8 graduan joaz goia. Egiten duen apur hori elurretan izango da 800 metrotik gora. 

Giro polita izango dugu bihar. Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, orokorrean ostarteak ugariagoak izango direlarik eta giro polita eta atsegina izango dugu. Ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta gainera bizitu egingo da. Goietan aire hotzagoa sartuko denez tenperatura jaitsi egingo da eta nekez gaindituko dira 3-6 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!