Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 20a

Goizean oraindik hodeiak nagusi izango dira eta goizean goiz zaparradaren bat edo beste izango da. Goiz erdirako ordea atertu egingo du eta eguerditik aurrera ostarte batzuk zabalduko dira, arratsaldea giro politagoarekin emango dugularik.

Gauean berriz ere hodeiak nagusituko dira. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperatura zertxobait igoko da, 5-8 graduan joaz goia.

Giro hotza izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak ugariagoak izango direnez, eguraldi polita izango dugu. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, uneren batean tantaren bat edo beste botatzea baztertu gabe. Ipar, ipar-ekialdeko haizea ahul ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 5-8 graduan joaz goia. Egiten duen apur hori elurretan izango da 800 metrotik gora. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!