Giro iluna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 19a

Beste egun batez jarraian zerua estalirik egongo da eta euria hizpide izango da. Zaparrada ia egun osoan botako ditu, azken orduetan mardulak izango direlarik, fronte baten eskutik.

Elur-maila goizean 300-400 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean igo egingo da, 700-800 metrotan kokatuz. Gauean 1000 metrotik gora igoko da. Mendebaldeko haize zakarrak joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 3-7ºC-tan joaz goia.

Ostirala, urtarrilak 20

Giro lasaiagoa. Goizean oraindik hodeiak nagusi izango dira eta goizean goiz zaparradaren bat edo beste izango da. Goiz erdirako ordea atertu egingo du eta eguerditik aurrera ostarte batzuk zabalduko dira, arratsaldea giro politagoarekin emango dugularik. Gauean berriz ere hodeiak nagusituko dira. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperaturak zertxobait igoko dira, 5-8ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!