Negu beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 18a

Egun osoan zeru estalia izango da eta zaparrada giroa nagusituko da, non tarteka mardul botako duen, ekaitzak jo eta kazkabar txikia egitea baztertu gabe.

Elur-maila egunean zehar gorabeherekin ibiliko da. Lehen eta azken orduetan 200 metrotan kokatuko da, egunaren erdiko orduetan 300-400 metrotan kokatuko delarik. Ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 1-4ºC-tan joaz goia.

Osteguna, urtarrilak 19

Giro iluna. Beste egun batez jarraian zerua estalirik egongo da eta euria hizpide izango da. Zaparrada mardulak eta ia etengabeak botako ditu, litro asko pilatuko direlarik. Elur-maila goizean 400 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean igo egingo da, 700-800 metrotan kokatuz. Mendebaldeko haize zakarrak joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 4-6ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!