Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 15a

Goizaldean sartuko den fronte batek zerua estalirik utziko du eta euritara joko du. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zaparradak mardulak eta ia etengabeak izango dira.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera tartekatuago eta ahulago egingo du, gauean ateri geratuko delarik. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 10-12 graduan joaz goia. Goizean elur-maila 1.100 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean 800-900 metrotan zurituko du.

Giro euritsua izango dugu bihar. Goizean beste fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Zaparradak egun osoan zehar botako ditu eta mardulak eta ia etengabeak izango dira, litro asko pilatuko direlarik. Mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 10-12 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!