Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 14a

Goizean hodeiak eta ostarteak izanagatik, ostarteak nagusi izango dira eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik.

Hala ere, ateri egongo da. Hego-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du eta bolada zakar batzuk utziko ditu. Tenperatura nabarmen igoko da, 16-18 graduan joaz goia. 

Giro kaskarra izango dugu bihar. Goizaldean sartuko den fronte batek zerua estalirik utziko du eta euritara joko du. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zaparradak mardulak eta ia etengabeak izango dira. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera tartekatuago eta ahulago egingo du, gauean ateri geratuko delarik. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 10-12 graduan joaz goia. Goizean elur-maila 1.100 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean 800-900 metrotan zurituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!