Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 13a

Goizean behe-hodeiak ugariak izango dira eta, nahiz eta, tantaren bat bota dezakeen, orokorrean ateri egongo da eta giro lehorra izango dugu.

Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte politak irekiko dira, batez ere, azken orduetan. Hego-mendebaldeko haize ahula izango dugu, azken orduetan aldakor geratuko delarik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 12-14 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak izanagatik, ostarteak nagusi izango dira eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik. Hala ere, ateri egongo da. Hego-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du eta bolada zakar batzuk utziko ditu. Tenperatura nabarmen igoko da, 16-18 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!