Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 12a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, bereziki egunaren bigarren zatian, baina hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro atsegina izango dugu egun osoz.

Hego, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina nahiko ahul. Tenperaturak igo egingo dira, 12-14ºC-tan joaz goia.

Ostirala, urtarrilak 13

Giro atsegina. Goizean behe-hodeiak ugariak izango dira eta, nahiz eta, tantaren bat bota dezakeen, orokorrean ateri egongo da eta giro lehorra izango dugu. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte politak irekiko dira. Hego-mendebaldeko haize ahula izango dugu eta tenperaturak igo egingo dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!