Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 11

Goizean sartuko den fronte batek zerua estalirik utziko du eta euritara joko du. Zaparrada ugarienak goizean eta arratsaldeko lehen orduetan emango dira.

Azken orduetan atertzeko joera hartuko du eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 11-13ºC-tan joaz goia.

Osteguna, urtarrilak 12

Giro lasaia. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, bereziki egunaren bigarren zatian, baina hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro atsegina izango dugu egun osoz. Hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina nahiko ahul. Tenperaturak igo egingo dira, 12-14ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!