Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko urtarrilaren 10a

Egun osoan zehar goi-hodei fin batzuk agertuko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Hala ere, ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsua izango dugu.

Hego, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada biziekin. Tenperaturak igo egingo dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, urtarrilak 11

Giro kaxkarra. Goizean sartuko den fronte batek zerua estalirik utziko du eta euritara joko du. Zaparrada ugarienak egunaren erdiko orduetan botako ditu, tarteka zaparrada mardulen bat baztertu gabe. Arratsalde erditik aurrera atertu eta azken orduetan ostarte batzuk irekiko dira. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizeak ibiliko da, baina goiz erdian ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 12-13ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!