Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 29a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira. Goizean bertan zaparrada txikiren bat egin badezake ere, gehienean ateri eutsiko dio.

Arratsalde hasieran ateri egongo da, baina azken orduetan euritara joko du. Hala ere, ez da espero euri askorik egiterik. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak antzeko balioetan kokatuko dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Ostirala, abenduak 30

Giro lasaia. Goizean hodei dezente izango da zeruan, tantaren bat botatzea baztertu gabe. Hala ere, goiz erditik aurrera ateri egongo da eta arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bolada oso zakarrekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak nabarmen igoko dira, 18-20ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!