Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 28a

Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, zeruan urdina nagusituko da eta giro nahiko eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua azken orduetan estali xamarrik utzirik.

Hala ere, ez da euririk espero. Haizea goizean hegotik eta ahul joko du; arratsaldean aldiz, hego-mendebaldetik finkatu eta indarra hartuko du. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Osteguna, abenduak 29

Giro nahasiagoa. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira. Goizean bertan ateri eutsiko dio, baina arratsaldean zaparrada txikiren bat edo beste izango dugu. Hala ere, ez da espero euri askorik egiterik. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak antzeko balioetan kokatuko dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!