Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 27a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta tarteka zaparrada txikiren bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Arratsaldean tantaren bat salbu, ateri egongo da eta pixkanaka ostarte txikiren bat edo beste zabalduko da.

Haizeak aldakor joko du, beti ere ipar-mendebaldeko ukitu batekin. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, abenduak 28

Giro atsegina. Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, zeruan urdina nagusituko da eta giro nahiko eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua azken orduetan estali xamarrik utzirik. Hala ere, ez da euririk espero. Haizea goizean hegotik eta ahul joko du; arratsaldean aldiz, hego-mendebaldetik finkatu eta indarra hartuko du. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!