Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Giro lasaia. Goizean eta arratsalde erdi arte, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non ostarteak zabalagoak izango diren. 

Arratsalde erditik aurrera erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estaliko dute, baina ez du euritara joko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Beste behin hego-haizeak joko du, bolada zakar edo oso zakarrekin haize guneetan. Tenperaturan aldaketarik ez, 17-19 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!