Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 24a

Giro atsegina. Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. 

Eguerditik aurrera, goi-hodei batzuk salbu, eguraldi nahiko eguzkitsua eta ederra izango dugu. Hego, hego-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, non tarteka bolada zakarrak utziko dituen. Tenperatura antzeko kokatuko da, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!